Zornotzako Izar-ek berdintasunaren aldeko zirgari saria jaso du

Joseba Derteano 2019ko mar. 7a, 14:00
Atzoko sari banaketa ekitaldiko irudia.

Atzo Bilbon egindako ekitaldian, Bizkaiko Foru Aldundiak Izar Cutting Tools enpresa saritu zuen, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko Zirgari 2019 sariarekin.

Sari banaketa ekitaldian, Mari Feli Arrizabalaga, hamarkada luzean hainbat ardura-postu izan dituen Administrazio Kontseiluaren ordezkaria, enpresaren bozeramaile izan zen. Azaldu zuenez, emakumearen presentzia indartu dute hainbat postutan, hala nola, ekoizpenean, zuzendaritzan, merkataritza sailean, giza baliabideetan edo eta logistikan. Sari banaketa ekitaldian batu ziren euretako asko.

Hainbat neurriren bidez, azken zortzi urteetan enpresan “emakumeen presentzia %67 hazi” dela azaldu dute ohar batean. “Gaur egun langilegoaren ia herena eta akziodunen %25 suposatzen du”, zehaztu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!