Xavi Sarriák eta Los Zopilotes Txirriaos taldeak kontzertuak eskainiko dituzte Zornotzako Gazte Egunean

Joseba Derteano 2019ko mar. 7a, 11:30
Los Zopilotes Txirriaos talde nafarra (Argazkia: www.zopilotes-txirriaos.com)

Egun osoko ospakizuna antolatu dute zapatuan.

7. Gazte Eguna goizetik gauera arteko egitarauagaz dator. Zazpigarren edizioari keinu bat egin guran, ekitaldien ordutegiek zenbaki horregaz lotura izango dute. Jaieguna 10:37an hasiko da, txupinazoarekin eta erraldoien eta Bizkargi 1937 Zanpanzarren laguntzagaz. Ondoren, 12:07an, gazte olinpiadetan lehiatuko dira Zornotza eta Usansolo, iazko errebantxa lez. Gero, Zelaietako karpan bazkaritarako batuko dira eta Etxebarria aita-semeek alaituko dute bazkalostea.

Arratsaldean, Elektrotxuflagaz Luis Urrengoetxea kalera eramango dute jai-giroa. Eguna kontzertuekin biribilduko dute, 22:07an. Batetik, Obrint Pas taldean ibilitako Xavi Sarriá-k zuzenekoa eskainiko du 'El cor de la fera' talde elektrikoak lagunduta. Bestetik, The Zopilotes Txirriaos talde nafarraren kontzertua ikusteko aukera ere egongo da Zelaietako karpan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!