20 postuk osatuko dute Zornotzako emakume nekazari eta artisauen azoka

Joseba Derteano 2019ko mar. 9a, 10:00

Gaur 22. aldia egingo du emakume nekazari eta artisauen azokak. Goizean zehar askotariko postuak jarriko dituzte Zubiondo parkean.

Nekazaritzaren alorreko stand-etan ogia, gazta, etxean egindako hanburgesak eta marmeladak aurkitu ahalko dira, besteak beste. Artisautzara bideratutako postuetan ere denetarik erakutsiko dute: zeramika lanak, bitxiak, xaboiak, arropak eta larruak, besteak beste. Azokaren harira, jan-edanerako txosna bat jarriko dute, eta txistulari eta trikitilariek goiza animatuko dute. Horrez gainera, Harriti emakumeen herri kirol taldearen erakustaldiagaz gozatzeko aukera egongo da eta Udabarri Dantza Taldeak saioa eskainiko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!