Zornotzan bizikletak garbitzeko gune berria ireki dute gaur

Joseba Derteano 2019ko mar. 1a, 11:24
Luciano Martinez zinegotzia eta Andoni Agirrebeitia alkatea bizikletak garbitzeko gunean.

Gure Kirolak izeneko pilotalekuaren ondoan dago. Astelehenetik domekara, 08:00etatik 22:00etara, egongo da erabilgarri.

Azpiegitura erabili nahi dutenek, Ametx txartela erabili beharko dute. Ez daukatenek, www.ametx.eus webgunean eskatu dezakete edo aurrez aurre, Larrea kiroldegian edo Zelaieta Zentroan.

Lehendik edozertarako Ametx txartela erabiltzen dutenek, zerbitzu honetarako aktibatzeko eskatu ahalko dute Zelaieta zentroan edo Larrea kiroldegian, edo kirolak@ametx.eus helbidera mezu elektronikoa bidalita.

Bizikletak garbitzeko gunea aurrekontu parte hartzaileetan irtendako eskaera izan zela gogoratu du udalak ohar batean. 25.000 euroko inbertsioa eskatu die.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!