Guardia Zibilak etxe bat miatu du Zornotzan Javier Ardinesen hilketa ikertzeko operazioaren barruan

Jone Guenetxea 2019ko ots. 19a, 09:21

Guardia Zibilak hiru gizon atxilotu ditu Francisco Javier Ardines Llanesko zinegotziaren hilketaren inguruan egiten ari den polizia operazioan. Lau etxe miatu dituzte, tartean Zornotzakoa. Polizia iturriek baieztatu ez arren, posible da miaketa horretan pertsona bat atxilotu izana.

Francisco Javier Ardines Llanesko (Asturias, Espainia) zinegotziaren hilketa 2018ko abuztuan gertatu zen Belmonte de Prías inguruan. Guardia Zibilak prentsa oharrean azaldu duenez, ikerketa luze baten ostean, lau pertsona identifikatu dituzte hilketarekin lotura izan dezaketelakoan. "Ustezko hiltzaileak, bi espainiar eta bi aljeriar, bizkaian bizi dira". Horietatik hiru beraien etxebizitzetan atxilotu dituzte, gaur goizean. Laugarrena, Suitzan dagoela aurreratu dute polizia iturriek. Estradiziorako eskaera egin dutela  gaineratu du Guardia Zibilak.

Zornotzako miaketa

06:00etan burutu dute  Zubipunteko etxearen miaketa, Zornotzan. Guardia Zibilak ez du zehaztu miaketa horretan pertsonaren bat atxilotu duen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!