'Zornotzako emakume grebalarien bideoa' aurkeztuko dute eguaztenean

Hainbat deialdi egin ditu M8 Plataformak.

Alde bateatik, bihar, otsailak 19, emakume dendarien asanblada egingo da Zelaieta zentroan, 20:00etan. Eguaztenean, hilak 20, ostera, asanblada informatiboa egongo da Zelaieta zentroko auditorioan. Martxoaren 8ko grebaren nondik norakoetaz berba egiteaz gainera, egun horretako egitaraua aurkeztuko da. Horrez gainera, 'Zornotzako emakume grebalarien bideoa' aurkeztuko dute.

Eguazteneko asanbladan emakume sindikalista batek parte hartuko duela iragarri dute deitzaileek, "lanari buruzko dudak" argitzeko. 

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.