Zornotzako Larrea ikastetxean 1.260 euro batu dituzte Sanfilippo gaixotasuna ikertzeko

Joseba Derteano 2019ko ots. 13a, 16:36

Sanfilippo Euskadiko Elkarteak argitaratu duen liburuaren salmentarekin lortu dute dirua.

Larrea Herri Ikastetxeko ikasle, irakasle zuzendaritza talde eta gurasoek ekimen solidario batean parte hartu zuten urtarril amaieran. Sanfilippo Euskadiko Elkarteak argitaratu duen liburua saldu zuten ikastetxeko aterpean eta 1.260 euro atera zituzten. Dirua Gurutzeko Unibertsitate Ospitaleko Metabolopatia departamenduko burua den Koldo Aldamizetxebarria medikuari emango diote, Sanfilippo gaixotasuna sendatzeko ikerketarekin jarraitu dezaten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!