Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Zornotzako ikuskizunerako sarrerak salgai jarriko dituzte bihar goizean

Joseba Derteano 2019ko ots. 7a, 17:28

Ametx erakundearen webgunean eskuratu ahalko dira 08:00etatik aurrera eta baita Zornotza Aretoko makinan ere.

Martxoaren 1ean Pirritx, Porrotx eta Marimotots Zornotzara hurbilduko dira azken urteetan bezala. Oraingoan Musua ikuskizuna aurkeztuko dute, 17:30ean, Amorebieta IV frontoian.

Sarrerak bi gunerako erosi ahalko dira www.ametx.eus webgunean: pistakoa zein harmailetakoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!