Bilbo eredu hartuta, Zornotzako udaletxeko plazan dantzatzeko deia zabaldu dute. "Bilbon, Santiago plazan biltzen dira dantzazaleak, dantzan jakin zein ez, dantza egiteko. Guk antzerako zerbait egin gura dugu", azaldu dute bertako kideek.
Hileko lehenengo zapatuan biltzen dira abenduaz geroztik. Otsailaren 2an, 13:15ean batuko dira.
Lehenengo, ikasi
Ekimenaren helburua herritarrak dantzan jartzea da, baina dantzan ez dakitenei ere jartzen diete arreta Udaberrikoek. Horrela, lehenengo hogeita hamar minutuetan, ikasteko denbora uzten dute.