Hogei hautagaien zerrendak Zornotzako alderdikideen “babesa” jaso duela informatu dute ohar batean. “Pertsona hauek aukeratzerako orduan, kontuan hartu dira elkarrizketa eta akordioetara iristeko gaitasuna eta kudeaketa ona egiteko prestakuntza eta ilusioa, herriari bultzada berria emateko erronkei ekitera begira”, azaldu dute. Andoni Agirrebeitia zerrendaburuaren lantaldean jarraituko dute Anartz Gandiagak, Esti Martiartuk, Juan Mari Ugaldek, Luciano Martinezek eta Itxaso Berrojalbizek. Aldiz, hautagai berriak izango dira Ainhoa Salterain, Miren Martiarena, Amaia Aurrekoetxea eta Aimar Basañez.
Zornotzako EAJk udal hauteskundeetara eramango duen taldean 6 independente eta 11 hautagai berri joango direla nabarmendu dute. "Hautagai guztiak jabetzen dira zerbitzu publikoak dakarren erantzukizunaz, eta ilusioz beteta eta kementsu daude zornotzar guztien bizitza kalitatea hobetzeko lanari heltzeko", azaldu dute.
Honako hau da zerrenda:
2. Anartz Gandiaga Zarazua: 45 urte. Enpresa Zientzietan diplomatua. IZAR Cutting Tools enpresako Diruzaintza arduraduna. Gazteria eta Kirol arloetako zinegotzi arduraduna 2003-2011 legealdian. 2015etik aurrera Hirigintza eta Lanen zinegotzia.
3. Ainhoa Salterain Gandarias: 48 urte. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. Berdintasun-eragilea, Unibertsitateko tituluduna. Erandioko Behargintza Enplegu eta Tokiko Garapenerako zentroko koordinatzailea.
4. Estibaliz Martiartu Crespo: 40 urte. Zuzendaritzako Idazkari titulua Deustuko Unibertsitatean. Administraria IMQn. 2015etik aurrera Sustapen Ekonomiko eta Enplegu saileko zinegotzia.
5. Juan Mari Ugalde Bustinza. 60 urte. EHUn Fisika Zientzietan lizentziatua. Fabrikazio aurreratuko masterduna Bilboko Ingeniaritza eta Telekomunikazio Eskolan. EDSko arduraduna. Iraunkortasun eta Zerbitzuen zinegotzia 2011tik. Independentea.
6.Miren Martiarena Barkaiztegi: 37 urte. Enpresen administrazio eta zuzendaritzan lizentziatua. European Business-en masterduna. Shipping Manager KSB Itur enpresan. Urnietako zinegotzia 2007 eta 2016 urte bitartean. Young Democrats of Europe (YDE) erakundeko idazkari ohia.
7.Luciano Martínez Iglesias: 67 urte. Larreako Eskola Publikoko zuzendaria 30 urtetan. Hezkuntza eta Gazteria saileko zinegotzia 1999-2003 urte bitartean. Kultura eta Kirol arloko zinegotzia 2017tik. Independentea.
8. Amaia Aurrekoetxea Irigoras: 48 urte. Diseinuan diplomatua. Andra Mari ikastolako kanpo ekintzen arduraduna. Independentea.
9. Itxaso Berrojalbiz Zabala: 32 urte. Ekonomia Zientzietan lizentziatua. Garriges enpresan Zerga Alorreko Bazkide Nagusia. Zinegotzia 2015etik.
10. Aimar Basañez Zulueta: 27 urte. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradua. Ekonomia eta Enpresa fakultateko irakaslea EHUn.
11. Jone Zuazo Olariaga: 37 urte. Kimikan lizentziatua, EHUn. Berrizko eskola publikoko irakaslea. Independentea.
12: Maite Gonzalez Bilbao. 28 urte. Kazetaritzan lizentziatua. Biok Komunikazio Estrategikoa agentziako komunikazio instituzionala.
13. Eneko Antolin Izagirre: 42 urte. Ostalaritzako Goi mailako Teknikaria. Galdakaoko Ostalaritza Eskola. Abusu Ikastolako sukaldeko arduraduna.
14. Ines Etxebarria Mardaraz: 48 urte. Turismo gradua. Ormazabal enpresako I+D Zerbitzu Orokorrak. Independentea.
15. Mitxel Etxebarria Artetxe: 42 urte. Marketing eta Enpresa Kudeaketako goi mailako ikasketak. Athletic Club-en Marketing zuzendaria.
16. Kristina Gonzalez Intxausti: 49 urte.Hezkuntza Zientzietan Lizentziatua Karmengo Ama Ikastetxeko zuzendaria. Independentea.
17. Aitor Artetxe Ajuriagogeaskoa: 47 urte. Nekazaritzako ingeniaria. Proiektuen zuzendaria INKOAn. 1999-2003 legealdian kultura zinegotzia.
18.Bego Nazabal Etxeberria: 65 urte. Marketing eta merkataritza-kudeaketan teknikaria. 2004 urtetik Amorebieta-Etxanoko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaria.
19. Juanjo Olabarria Intxaurbe: 58 urte. Nautikan lizentziatua. Eusko Jaurlaritzako funtzionarioa. Bilboko zinegotzi ohia (1995-2003) eta Bilbo-Bizkaia Ur Partzuergoko presidente ohia (1995-1999).
20. Pedro Juan Arana Medina: 83 urte. Jubilatua, 17 urtetan Sociedad Artístico Cultural Zornoza elkarteko presidente izandakoa.