Andoni Agirrebeitia izango da EAJren Zornotzako alkategaia

Maialen Zuazubiskar 2018ko mar. 20a, 21:05

EAJren Uri Buru Batzarrak jakitera eman duenez Andoni Agirrebeitia Abendibar izango da EAJren Zornotzako alkategaia 2019ko hauteskundeetan.

Datorren Udal hauteskundeetako Zornotzako EAJren zerrendaburua, berriz ere, Andoni Agirrebeitia izango dela jakitera eman du Uri Buru Batzarrak. Prentsa oharrean adierazi dutenez, alderdikideek aho batez babestu dute Agirrebeitiaren hautagaitza. 

Bestalde, egungo alkatea den Agirrebeitiak bere konpromisoa eta ilusioa erakutsi ditu bere taldearekin lanean jarraitu eta sortzen zaizkien erronkei aurre egiteko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!