Eneko Atxak ekoizle artisauekin egiten duen lana saritu dute Madrid Fusion jaialdian

Joseba Derteano 2019ko urt. 29a, 16:47
Eneko Atxa Madrid Fusion jaialdian. (Argazkia: @madridfusion)

Saria jasotzeaz gainera, The Best Farmes izeneko proiektua aurkeztu du.

Bere jatetxeen artean bost Michelin izar batzen dituen Eneko Atxa zornotzarrak Urteko Sukaldariaren saria jaso du Madrid Fusion jaialdian. Bere ibilbideagatik ez ezik, ingurugiroaren alde eta ekoizle artisauekin egiten duen lanagatik saritu dute.

Saria jasotzeaz gainera, The Best Farmers proiektua aurkeztu du, inteligentzia artifizialari lotutako Sherpa enpresaren sortzailea den Xabi Uribe Etxebarriarekin batera martxan jarriko duen plataforma digitala. Mundu mailako sukaldari prestigiotsuen laguntzarekin, ekoizlerik onenen eta arduratsuenen lana balioan jartzea da helburua eta apirilerako webgune bat sortu gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!