Tradizioaren berrinterpretazioa dakar Larruak, baserriaren sinbologiagaz

Aritz Maldonado 2019ko urt. 24a, 15:28

Dantza ikuskizuna barikuan, urtarrilak 25, ikusi ahalko da Zornotza Aretoan, 20:15ean.

Euskal kulturan zehar bidaia bat proposatzen du Baserri obrak. Sustraiturik dauden ohiturak berrinterpretatu eta gaur egungo gizartera dakartza Larrua proiektuaren lan berriak. Tradizioaren eta abangoardiaren muga ezabatu, baserriaren sinbologiaz bete eta mundukoa eta mitologikoa denaren arteko paralelismoak uztartzen ditu Baserrik. Jordi Vilaseca da koreografoa, eta Manuel Ballabroga, Helena Wiolhelmsson, Aritz Lopez eta Vilaseca bera dira dantzariak. Ordubeteko iraupena du funtzioak, guztira.

Egoitza Gasteizen du Larrua proiektuak, eta aurkezten duten bigarren lana da Baserri. Sarearen Dantza Zirkuituaren barruan eskainiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!