Hiri Ekimena koalizioan aurkeztuko da Zornotzako udal hauteskundeetera

Joseba Derteano 2019ko urt. 22a, 13:35
Hiri Ekimeneko Alba Gutierrez eta Abel Isasi zinegotziak Zornotzako udalbatzar batean.

Ezker Anitza, Podemos eta Equorekin batu ditu indarrak.

Iazko irailean egindako batzarrera batutakoen %85ak koalizioaren alde egin zuela informatu dute ohar batean. 2015eko udal hauteskundeetara hautesle-talde moduan aurkeztu ziren, baina azken lau urteetan “testuinguru politikoa aldatu” egin dela uste du Hiri Ekimeneko Alba Gutierrezek. “Hautesle-talde formatuak indarrak gutxitzea ekarri diezaieke erakundea osatzen duten pertsonei”, adierazi du.

Koalizioa osatu arren, biltzar bidezko ereduari “legitimitate osoa" ematen jarraituko dutela aurreratu du. “Erabakiak herritarrek har ditzatela gura dugu, alderdi batekoa izan zein independientea izan. Formatua aldatuko da, baina ez funtzionamenduaren esentzia”, gehitu du.

Hurrengo hileetan egingo dituzten batzarretan hauteskunde programa landuko dute eta koalizioko hautagaitzak erabakiko dituzte, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!