Bizikletak garbitzeko gune berria egiten hasi dira Zornotzan

Anboto 2019ko urt. 10a, 16:00
Gure Kirolak izeneko eremuan egingo dute azpiegitura berria.

Otsailaren amaieratik aurrera erabilgarri egongo da.

Zornotzako Gure Kirolak izeneko eremuan bizikletak garbitzeko gune berria egiten hasi dira. 2019ko aurrekontuak osatzeko herritarrekin egindako prozesu parte-hartzailetik irtendako eskaera da. “Herritarrek bizikletak modu ordenatu eta kontrolatuan garbitzeko leku baten beharrizana aipatzen zuten aurrekontu parte-hartzaileetan. Zerbitzu hau oso erabilgarria izango da mendian bizikletan ibili ondoren euren bizikleta garbitu nahi dutenentzat”, azaldu dute udaletik ohar batean.

Bizikletak garbitzeko bakarrik erabili ahal izango da gune berria. Instalazioa eraikitzeko lanek hilabete eta erdi iraungo dute eta aurrekontua 25.000 eurokoa da izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!