Zornotza Saskibaloi Taldea, babesle beharrean dagoen liderra

Joseba Derteano 2019ko urt. 7a, 15:57
(Argazkia: @zornotzast)

“Zoritxarrez kamisetan babeslerik ez duen talde bakarrenetakoa gara horrek dakarren arriskuarekin”, gogoratu dute klubetik.

Hamaika garaipen eta bost porrotekin, Zilarrezko Mailan mendebaldeko multzoko liderra da Zornotza Saskibaloi Taldea. Azken garaipena atzo lortu zuen, sailkapeneko bigarren postuan dagoen Zamora taldearen aurka: 79-72. Iaz EBA mailatik igo ostean, Zornotza denboraldi bikaina osatzen dabil aurten, baina antza denez hori ez da nahikoa babesleak erakartzeko eta zuzendaritza kezkatuta agertu da sare sozielatan. Honako hau adierazi dute atzoko garaipenaren ostean. “Gure multzoko liderrak gara Zilarrezko Ligan, eta zoriontasunez beteriko eguna izan behar luke. Zoritxarrez kamisetan babeslerik ez duen talde bakarrenetakoa gara horrek dakarren arriskuarekin. Ezin da jakin proiektu batek zenbat iraun dezakeen babesle barik…”.

Ligako hurrengo partidua zapatu arratsaldean eta etxetik kanpora jokatuko du Teslacard Circulo Gijon Balonc taldearen kontra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!