Zornotzako krosak goi mailako korrikalariak batuko ditu domekan

Maialen Zuazubiskar 2019ko urt. 3a, 12:45

Gaur goizean aurkeztu dute domekan Jauregibarriako landetan egingo den krosa. 

Domekan Zornotzako 65. Nazioarteko Krosa lehiatuko dute  Jauregibarriako landetan. 12:30ean emakumeen lasterketa hasiko dute (8,7 kilometro) eta 13:15ean gizonen txanda izango da (10,7 kilometro). Lasterketa absolutuen aurretik, kimu, ume-kategoria, kadete eta juniorren lasterketak izango dira. Baita, 2 kilometroko lasterketa paralinpikoa eta 4,5 kilometroko herri lasterketa ere. 

Zornotzako lasterketa atletismoaren arloan erreferente bihurtu da eta aurten Europako Atletismo Federazioak antolatzen duen European Athletics zirkuituko lasterketetako bat izango da. Horrez gain, Espainiako, Euskal Herriko eta Bizkaiko Federazioen egutegietan ere ageri da. Baita, ANOC, Kros antolatzaileen estatu mailako elkartearen egutegian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!