Komediatik dramara doan ibilbidea, gaztetasunetik heldutasunera doan bidaia, zirkuaren eta antzerkiaren lengoaiaren bitartez aurkeztuko dute.
Markeliñek azaldu duenez, "Romeo eta Julieta narratzaileak airera botatzen dituen bi kapela dira. Hori da agertokian dauden bost antzezleek ikus-entzuleari bi kapela horien istorioa abian jartzen duen puntua. Trapezioak, zintak, uztaiak eta malabarrak maitasunaren, pasioaren eta bizitzaren ahultasunaren konpasean mugituko dira".
Estreinaldirako egun berezia aukeratu dute, urtarrilaren 7a. Egun horretan
Zornotza Aretoak 25 urte beteko ditu.
Julietas, Romeo Circo
2019ko urtarrilaren 7an – 19:00etan
2019ko urtarrilaren 11n– 20:15ean
Zornotza Aretoa