Zornotzako Talde Feminista: "Beldurrik gabe korrika egingo dugulako, inoiz ez beldurragatik"

Anboto 2019ko urt. 1a, 21:19

Zornotzako Talde Feministak San Silvestren kirola eta aldarrikapena uztartu zituen atzo. 

Lasterketaren aurretik talde argazkia atera zuten ondorengo goiburuagaz: "Beldurrik gabe korrika egingo dugulako, inoiz ez beldurragatik".

"Emakumeok, beldurrik gabe eta askatasunez bizitzeko aldarrikapena egin nahi dugu, kirolean gure aukera eta eskubideak bermatzeko", azaldu zuen Zornotzako Talde Feministak. Gaineratu zutenez, "kirolean aritzeko oztopoak eta bazterkeriak topatzen ditugu nonahi eta gure lorpenak beti bigarren maila batean geratzen dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!