San Silvestre lasterketan kamiseta moreagaz korrika egitera deitu du Zornotzako Talde Feministak

Anboto 2018ko abe. 30a, 10:21

Abenduaren 31n, 16:15ean, argazkia aterako dute parkeko kioskoan.

Urtero bezala, urte bukaerako San Silvestre lasterketa antolatu du Extrem Zornotzak, abenduaren 31rako, Zelaieta parkean.

"Emakumeok, beldurrik gabe eta askatasunez bizitzeko aldarrikapena egin nahi dugu, kirolean gure aukera eta eskubideak bermatzeko", azaldu du Zornotzako Talde Feministak. Gaineratu dutenez, "kirolean aritzeko oztopoak eta bazterkeriak topatzen ditugu nonahi eta gure lorpenak beti bigarren maila batean geratzen dira. Izerbergaren puntan berriro ere, Laura Luengoren kasua. Gertaera honek argi islatzen du emakumeok kirolean ere bizi dugun biolentzia".

Ildo horretatik talde feministak ondorengo ekimenak antolatu ditu.16:15ean, argazkia aterako dute parkeko kioskoan "beldurrik gabe korrika egingo dugulako, inoiz ez beldurragatik". 16:30ean Zornotzako Talde Feministaren kamiseta edo kamiseta more batekin korrika egingo dute. 15:30ean Zelaietan lasterketan parte hartzeko izena eman daiteke. 


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!