Nekazaritza lurrak zelan antolatu aztertuko dute Etxanoko eskolan egingo dituzten jardunaldietan

Joseba Derteano 2018ko aza. 30a, 10:15

Iraunkortasunaren eta jasangarritasunaren alde lan egiten duen Iraunkor Elkartearen helburuetako bat herriko lur baliabideen potentziala aztertzea da. Bide horretan sakontzeko, Lurralde Antolamendua Jorratzen izeneko jardunaldiak antolatu dituzte abenduaren 1eko zapaturako, Etxanoko eskolan.

10:00etan Zornotzarako lur antolamenduaren gaineko irizpide bilduma azalduko dute.  Gaia kokatu ostean, 10:45 aldera, saio praktiko bat egingo dute lurraren erabileraren gainean eta etorkizunean aurrera eraman daitezkeen aukeren inguruan.
Jardunaldiak hitzaldi bategaz amaituko dituzte. 11:45ean Eneka Quintanak baso ustiapenaren arloan dauden aukerak azalduko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!