Zornotzako adinekoek Euskal Herriko Meatzaritzaren museoa bisitatuko dute

Joseba Derteano 2018ko aza. 28a, 07:30

Irteera azaroaren 30ean izango da eta izen-ematea egun bat lehenago amaituko da.

Zornotzako Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, Nagusi Aretoaren bidez, datorren azaroaren 30ean, ostirala, 15:00etan txango bat antolatu du Meatzaritza museoa ezagutzeko herriko nagusientzat.

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia eta, bereziki, Bizkaiko meatzaldekoa ikertu eta ezagutaraztera zuzenduta dago.

Museoko erakusketa iraunkorrean bisita gidatuak egiteaz gain, Trapagaranen dagoen Zugaztieta meatzari herrian ere bisita gidatua egingo dute; han, Bizkaiko Foru Aldundiak zaharberritu eta birgaitutako antzinako meatzari-etxea bertatik bertara ezagutuko dute.

Izen-ematea azaroaren 29ra artekoa da (5 euro). Nagusi Aretoan egin daiteke, 16:00etatik 20:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!