Eneko Atxak Euskalduna Jauregian duen Eneko Bilbao jatetxeak Michelin izar bat lortu du

Joseba Derteano 2018ko aza. 22a, 09:55

Bere hiru jatetxeen artean bost Michelin izar ditu sukaldari zornotzarrak.

Atzo 2019ko Espainiako eta Portugalgo Michelin gidako aurkezpena egin zuten Lisboan eta gala horretan jakinarazi zuten Eneko Bilbao jatetxe berriak —maiatzean ireki zuten— Michelin izar bat jaso duela. Bosgarren Michelin izarra du Atxak: Azurmendi jatetxeak hiru ditu, eta Eneko jatetxeak zein Eneko Bilbao jatetxeek bana dituzte.

Eneko Bilbao jatetxetik esker ona adierazi dute sare sozialetan. “Eskerrik asko taldeari eta gurera jaten etorri zareten guztioi gugan konfiantza izatearren. Sari honek hobetzen jarraitzeko indarra ematen digu”.

ENEKO Bilbao jatetxe berriaren bitartez, Euskalduna Jauregiko hirugarren solairutik, gastronomia bizkaitarraren mamia berreskuratu eta aldarrikatu gura du Atxak bere lantaldearekin batera. Sukaldari zornotzarrak dioenez, Euskalduna Jauregia, "toki perfektua" da sukaldaritza bizkaitarra mundu mailan ezagutzera eman eta zabaltzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!