"Urtero trikitixa, pandero edo dantza ikastaroak antolatu izan ditugu. Gauza batek bestera eraman du eta gai baten inguruko ekitaldi sortak egiten hastea pentsatu genuen", adierazi du elkarteko kide Pablo Monasteriok.
Irrintziak egiten ikasteko tailerra izango da lehenengo ekitaldia, azaroaren 22an. Amaia Gartzia bermeotarrak eskainiko du, Etxanoko eskolan. Txalapartaren eta tarrañuela eta kañabera instrumentuen inguruko tailerrak izango dira hurrengo egunetan. Musika kontzertuak dira beste osagai bat. Hutsun taldeak Txalaparta Hutsa izeneko zuzeneko didaktikoa eskainiko du azaroaren 23an, eta Juan Mari Beltranek, Ixiar Jauregik eta Errege Beldak Hots-Larretan izeneko kontzertua emango dute azaroaren 24an, Etxanoko elizan. Erakusketa bat ere antolatu dute. Gerora musika instrumentu bihurtu diren sasoi bateko erramintek osatuko dute erakusketa, 25 minutuko dokumental bategaz lagunduta.
EGITARAUA
AZAROAK 22
19:00 Ikastaroa: Irrintzi hastapena
AZAROAK 23
18:00 Erakusketa Etxanoko eskolan
20:00 Kontzertu didaktikoa: ‘Txalaparta Hutsa’ Hutsun taldearen eskutik.
AZAROAK 24
11:30 Tailerra: Tarrañuelak eta Kañaberak
12:00 Erakusketa eta salmenta: txalapartak, adarrak, perkusio tresnak. Jotzen Perkusioak eta Juan Antonio Alañaren eskutik.
14:30 Bazkari Herrikoia. Bazkalostean kantaldia Eneko eta Markelekin eta dantzaldia Kittu-rekin
17:00 Tailerra: ‘Txalaparta eta adarra’
20:00 Kontzertua: ‘Hots-Larretan’. Juan Mari Beltran hirukote formatuan Ixiar Jauregirekin eta Errege Beldarekin
AZAROAK 25
11:00 Tailerra: ‘Txalaparta eta adarra’. Txalapartarako hastapena. Nagusientzat.