Parabellumek eta Gatillazok Luis Urrengoetxea kaleko jaietan joko dute

Aitziber Basauri 2018ko aza. 8a, 09:21

Pintxo poteagaz hasiko dituzte Luis Urrengoetxea kaleko jaiak, azaroaren 8an. Lutaber tabernari elkartearen eskutik, jai giroz bustiko dira kale bazterrak.

Azaroaren 10ean batu dituzte ekitaldirik gehienak. Zumba saioa eta trikitilariak egongo dira, eta sukalki txapelketa ere bai. Arratsalde partea Elektro Buiaka elektrotxarangak girotuko du. Gauean, kontzertuak egongo dira Zelaieta parkean: Parabellum eta Gatillazo taldeek eskainiko dituzte zuzenekoak.

Hilaren 9an, besteak beste, txistulariak eta kontzertu bat egongo dira, eta hilaren 11n, Ba zen behin... kontu kontalaria Xanti Ledesmagaz.


JAIETAKO EGITARAUA

AZAROAK 8

19:00; Jaien hasiera

19:00-21:30; Pintxo potea tabernetan

AZAROAK 9

19:00; Far-farreko arkupean igel txapelketa. Izen-ematea euro bi
19:00; Txistulariak
22:00; Kontzertua: II. Lutaber Fest jaialdiko irabazlea.

AZAROAK 10

12:00; Euskal Herria Enparantzan zumba saioa
13:00; Trikitilariak
14:30; Sukalkia entregatu
15:00; Sari banaketa
18:00; Elektrotxaranga: Elektro Buiaka
21:30; Kontzertuak Zelaieta parkean: Parabellum eta Gatillazo

AZAROAK 11

12:00; Harrison pergolan: 'Ba zen behin...' kontu-kontaketa Xanti Ledesmarekin. Begira antzerki taldearen eskutik.
15:00; Lutaber errifaren zozketa

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!