Zornotzako Nagusi Aretoak kantu jarduera bat antolatu du adinekoentzat

Anboto 2018ko aza. 7a, 16:27

Kantua bezalako esperientziaren bidez musikaren onura bultzatzea da helburu nagusia.

Zornotzako Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, Nagusi Aretoaren bidez, kantu jarduera bat antolatu du azaroaren 8an,16:30ean, Nagusi Aretoan. Herriko adineko guztiek izango dute joateko aukera.

Kantua bezalako esperientziaren bidez musikaren onura bultzatzea da helburu nagusia, antolatzaileek ohar batean azaldu dutenez. Gainera, kantu ekintza egoitzen eta Zornotzako Eguneko Zentroan bizi diren nagusiekin ere partekatuko da.

Jarduera  praktikoa izango da, 60 urtetik gorakoentzat egokitua eta musikan aditua den pertsona batek dinamizatuko du. Astean, ordu betez elkartuko da eta txandakako sekuentzian, Jose Maria Azkuna Egoitzara edo Zornotzako nagusien Eguneko Zentrora joango da taldea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!