Zornotzan pertsona bat hil da trenak harrapatuta

Joseba Derteano 2018ko aza. 5a, 16:49

Suhiltzaileak Zornotzan, istripua gertatu den tokian lanean. (Argazkia: @BomberosIurreta)

12:00 baino lehentxoago gertatu da istripua.

Larrea auzoan Aita Roman Urtiaga kaletik doan trenbidean batean gertatu da istripua. Tren batek gizonezko bat harrapatu du, gaur, 12:00 aurretxoan. Osasun zerbitzukoek bihotz-biriketako bizkortzea egin diote Osakidetzako helikoptero medikalizatua heltzen zen bitartean, baina azkenean hil egin da, SOS Deiak-ek informatu duenez. Hildakoa 66 urteko gizonezko bat da eta Zornotzan helbideratuta zegoen, Ertzaintzaren esanetan. Ikerketa bat irekiko dute istripuaren arrazoiak jakiteko.


Gorriz markatuta istripua gertatu den tokia (@112_SOSDeiak):

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!