Zornotzan Nafarroa Zentroko bigarren solairu osoa eraberritu dute

Joseba Derteano 2018ko urr. 27a, 08:55
Gela multisentsoriala da eraberritu duten tokietako bat. Irudietan Andoni Agirrebeitia alkatea eta Begoña Nazabal Gizarte Ekintza saileko arduraduna.

Guztira, 1.260 metro koadro ditu. Azaroan beheko solairuan hasiko dira lanean.

Nafarroa Zentroa eraberritzen dabil udala, faseka. Azpiegiturak berrizten (argia, bero sistema…) eta espazioa berrantolatzen dabiltza, besteak beste. Bigarren solairuko lanak fase bitan amaitu dituzte. Gela bi zerbitzu berria eskaintzeko erabili dituzte: dependentzia maila baxua dutenentzako eguneko zentroa. Mahaiak, aulkiak, besaulkiak, telebista eta beste hainbat gauzarekin atonduta daude. 10 adinekorentzako tokia du eta momentuz 7 daude.

Gaur, gela horiek erakusteaz gainera, amaituta dauden bigarren faseko lanen berri eman dute. Bigarren solairuan, 630 metro koadrori eragiten dio eta aniztasun funtzionala dutenekin lan egiten duten askotariko elkarte, ikastetxe edo eragileak batzen ditu bertan. Fase bietako lanek 1.1 milioi euroko inbertsioa eskatu dute.

Azaroan beheko solairuan

Azaroan beheko solairuko espazio zati bat eraberritzen hasiko dira: 100 bat metro karratu ditu eta 42.000 euroko inbertsioa izango du.

Dependentzia maila baxukoei bideratutako bi geletako bat:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!