Bost musika taldek kalea izango dute eszenatoki Zornotzako Lutaber Fest lehiaketan

Joseba Derteano 2018ko urr. 26a, 09:41

Blanco y en botella taldea izango da parte hartzaileetako bat.

Zapatu arratsaldean 10 kontzertu izango dira hiru gunetan.

Zapatu arratsaldean bigarren aldia egingo du Lutaber Fest lehiaketak. Luis Urrengoetxea kalearen inguruko hiru gunetan, bost musika taldek 45 bat minutuko bina kontzertu eskainiko dituzte. Epaimahai batek aukeratutako talde irabazleak 350 euro jasoko ditu eta azaroaren 9an Luis Urrengoetxea kaleko jaietan kontzertu bat eskaintzeko eskubidea irabaziko du. Herritarrek ere euren botoa eman ahalko dute 12 tabernatan jarritako hautetsontziak erabilita. Herritarren botorik gehien jasotzen duen taldea 350 eurorekin sarituko dute.

Blanco y en Botella, Bonus Track, The Dirty Road Band, Eneko ta Maitane eta Eztandap dira bost talde parte hartzaileak.

ORDUTEGIA-URRIAK 27

18:30ean
II. GUNEA (VINTAGE): Blanco y en botellaIII. GUNEA (PIKE): Bonus Track

19:15ean
I.GUNEA (CALLEJON): The Dirty Road Band
III. GUNEA (PIKE): Eztandap

20:00etan
I. GUNEA (CALLEJON): Blanco y en botella
II. GUNEA (VINTAGE): Eneko ta Maitane

20:45ean
I. GUNEA (CALLEJON): Eztandap
II. GUNEA (VINTAGE): Bonus track

21:30ean
I. GUNEA (CALLEJON): Eneko ta Maitane
III. GUNEA (PIKE): The Dirty Road Band

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!