Zornotzako neska batek sexu-erasoa jasan zuen bart

Joseba Derteano 2018ko urr. 20a, 16:56

Bart goizaldean Bilbon gertatu zen Zornotzako Talde Feministak azaldu duenez. Udalak erakunde adierazpena onartu du eta, erasoa gaitzesteko, kontzentraziora deitu du gaur, 19:00etan, Herriko Plazan.

Udaleko bozeramaileen batzordea batu egin da gaur eta erakunde adierazpena onartu du. Erasoa "erabat gaitzetsi" dute eta udaleko bitartekoak biktimaren eta bere familiaren zerbitzura jarri dituzte. "Udalbatzak bere konpromisoa berretsi nahi du bizitza, askatasuna, duintasuna eta emakumeek herritar gisa dituzten eskubideen kontra erasotzen duten indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko. Ekintza arbuiagarria da, Zornotzan zein beste edozein lekutan berriro errepikatu behar ez dena", jasotzen du adierazpenak.

Zornotzako Talde Feminista gaurko kontzentrazioa babestu du. Horrekin batera, beste kontzentrazio batera deitu du bihar, 13:00etan, Herriko Plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!