Ibilaldiak antolatu dituzte Enkarterri, Oñati eta Markina inguruak ezagutzeko

Joseba Derteano 2018ko urr. 18a, 08:00

12 eta 15 kilometro arteko oinezko lau ibilaldi antolatu dituzte, aurten, 'Ibiliaz ezagutu' ekimenaren barruan.

Urriaren 20an eta 27an Enkarterrira joango dira; azaroaren 10ean, Aulestia eta Markina ingurura, eta azaroaren 17an, Araotzera (Oñati). Izen-ematea Zelaieta zentroan egin daiteke, beranduen jota irteera egunak baino egun bi lehenagora arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!