Orain arte jokatutako dena irabazi dute Zornotzak eta Tabirako Baquek

Joseba Derteano 2018ko urr. 18a, 09:04

Ez dago hobeto hasterik. Durangaldeak saskibaloian dituen klub nagusi biek sasoian ekin diote denboraldiari. Zornotzak Zilarrezko Ligan eta Tabirako Baquek —gizonetan zein emakumeetan— Euskadiko Lehen Mailan, orain arte jokatutako guztia irabazi dute.

Zornotzak hiru garaipen daramatza. Zilarrezko Ligan dagoenetik, izan duen hasierarik onena da. Inoiz hasi dute denboraldia garaipen bigaz, baina sekula ere ez hirugaz.

Tabirakoko talde biek bina garaipen dituzte. Gizonek erosotasunez menderatu zuten Tolosa etxean eta latz sufrituta irabazi zuten Getxon (70-75). Emakumeek Bera Bera eta La Salle taldeak menderatu dituzte orain arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!