Antolatzaileen arabera, barikukoa eta zapatukoa izan dira jardunaldi arrakatatsuenak, hala ere, ekitaldirik jendetsuenak domekako Luna Dangelis eta Deiak youtuberren berbaldia (1.200 pertsona bildu ziren bertan), eta Dance lehiaketa (1.400 lagun) izan ziren.
Bestalde, aurtengo nobedade nagusietako bat gastronomia-gunea izan da, eta honen balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. Cristina Sombray sukaldari ezagunak hainbat sushi tailer eta dastaketa eskaini zituen bertan, besteak beste.