Zornotzako bertso saiorako sarrera bikoitz bi zozkatuko ditu ANBOTOk

Anboto 2018ko urr. 16a, 16:45

Domekan, urriak 21, Zornotzan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako saiorako sarrera bikoitz bi zozkatuko ditu ANBOTOk.

Txaber Altubek, Aitor Estebanek, Ander Elortegik, Ander Ucelay, Inazio Vidal eta Unai Mendiburuk abestuko duten saioa 17:00etan hasiko da Zornotza aretoan. Sarreren zozketan parte hartu gura dutenek 688 635 041 zenbakira whatsapp bat bidali beharko dute.

Zozketa barikuan, urriak 19, egingo da 11:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!