Ken Zazpiren bertsioak 400 ahotsetara entzuteko aukera dago Zornotzan

Aritz Maldonado 2018ko ira. 29a, 11:00

Gaur izango da kontzertua, 20:00etan, Zelaieta frontoian.

Asteburuan Ken Zazpi Ahotsez ikuskizuna eskainiko dute Zornotzako Zelaieta frontoian. Ekimeneko antolatzaileen arabera, euskal popak eman duen talderik ezagunenetako bat omentzea du helburu ekimenak.

Ken Zazpi Ahotsez ikuskizunean 400 ahotsetik gora batuko dira Zornotzan. Bizkaia osotik etorritako lagunek egun honetarako bereziki prestatu diren bertsioak abestuko dituzte; Bilboko, Zamudioko, Markinako eta Zornotzako abesbatzetako jendeak parte hartuko du, besteak beste. Hainbat diziplina jorratuko dituzte emanaldian, eta musika korala, musika sinfonikoa, antzerkia eta poesia elkartuko dituzte ikuskizun bakar honetarako.

Ahotsez gainera, Celia Baños, Piccolo String eta Biarte dantza eskolako kideek parte hartuko dute Zornotzako emanaldian.

Ikuskizun solidarioa
Kontzertua Ongi Etorri Errefuxiatuak! plataformaren alde antolatu dute BAEk (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea) eta Zornotzako Udalak. Sarrerak leihatilan bertan eta BAEren lokalean erosi ahalko dira, 10 euroren trukean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!