Emakumeak “salatu egin du” eta epaileak emakumearekiko “urruntze agindua eta berarekin komunikatzeko debekua” ezarri dizkio gizonari, oharraren arabera. “Bere ondoan izango gara, bai urruntze agindua eta komunikatzeko debekua indarrean dauden bitartean, baita, gerora, adi eta begi zorrotzez jarraituko dugu egoera”, gehitu dute.
Sare sozialen bidez izaten diren emakumeen kontrako erasoak salatu dituzte. “Gure gazteen artean hain naturalizatuta dauden jarrera toxikoak dira. Oraingoan, salaketa dugu baina egunero horrelako jarrerak normaltasun osoz bizitzen ditugu. Arazo bat dugu”, diote.