Party-bike, sei lagunentzako bizikletak probatzeko aukera dago Zornotzako mugikortasun egunean

Joseba Derteano 2018ko ira. 20a, 13:40

Bariku arratsaldean askotariko bizikletak probatzeko aukera egongo da Zelaieta parkean, garraiobide jasangarriagoak sustatzeko helburuz.

Europako Mugikortasun Astearen harira hainbat ekintza izango dira bihar, 17:00etatik 20:00etara, Zornotzako Zelaieta parkean eta Gudari kalean. Esaterako, mugikortasun txoko batean askotariko bizikletak erakutsiko dituzte. Besteak beste, party-bike delakoa, sei lagunen pedalkadei esker mugitzen den bizikleta. Ohiko bizikletak, tandemak, bizikleta elektrikoak, hoverboard-ak eta errealitate birtualeko beste bat ere egongo dira.

Antolatutako ekintzen artean azpimarratu beharra dago mural bat egingo dela talde lanean. Muralean mugikortasun arduratsuari buruzko irudi panoramiko bat egingo dute eta gaztetxoenekin egingo diren eskulan tailerrak gai beraren ingurukoak izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!