Arin-arin dantza taldearen 50. urtemuga ospatuko dute asteburuan, Berna auzoan

Maialen Zuazubiskar 2018ko irailaren 14a

Mende erdi igaro da Zornotzako Berna auzoan dantza taldea sortu zutenetik. Aurten urteurren hori ospatzeko, egun biko egitaraua antolatu dute Arin-Arin dantza taldeko kideek.

Gaur, 20:00etan, entsegu orokorra egingo dute eta, ostean, luntxa egongo da. 22:00etan, Tio Teronen Semeak taldeak Freshcool ikuskizuna eskainiko du.

Zapatuan, 11:30ean, Arin-Arin dantza taldeko kideek argazkiak aterako dituzte taldeka, eta, horren ostean, kalejira egingo dute auzotik zehar. 12:30ean, dantza saioa egongo da eta, 15:00etan, bazkaria. 17:30ean, Obaneuke taldeak erromeria eskainiko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!