2017an, Euria antzezlanak Feten saria eskuratu zuen, eta, sortzaileen esanetan, adin guztietarako aproposa da ikuskizuna.
Zerbait maite denean eta hori galdutakoan gertatzen eta sentitzen denari buruz hitz egiten dute antzezleek ikuskizunean. Gizakiak galera horiek gainditzeko duen gaitasuna azaltzen dute.
Urrian, Bukaresten
Bestalde, lan beragaz urrian Bukaresten egiten den den 10. 100, 1000 Stories jaialdian parte hartuko dute Markeliñekoek.