Aurten bigarren aldia egingo du Beti Gol taldeak antolatzen duen torneoak eta ligari ekin aurretik prestaketa fintzeko erabiliko dute bost talde parte hartzaileek: Beti Gol, Mendibeltz, Soloarte, Zorrotzako eta Kukuiagak. Mendibeltz klubak aurten sortu du emakumeen taldea eta eurentzat estreinako denboraldia izango da.
Torneoa zapatuan eta domekan jokatuko dute, Larrea kiroldegian. Lehenengo partiduak zapatuan 09:30ean hasiko dira. Beti Golek eta Mendibeltzek 12:50ean jokatuko dute elkarren kontra. Domekan, 12:00etan, finala jokatuko dute bi talde onenek.