Euskaltegiaren bidez euskara ikasiko duten hainbat ikasle batu dira ekitaldian. “Guk baliabideak jartzen ditugu, baina lana eta kemena zuenak dira”, esanez eskertu die Andoni Agirrebeitia alkateak euskarara hurbiltzeko egiten duten ahalegina. Etorkinei edo eta nagusiei bideratutako klaseak eskaintzen ditu euskaltegiak, besteak beste.
Alkateaz gainera, Xabier Irakulis eta Luciano Martinez zinegotziek eta Antonio Castellet Ametx erakundeko ordezkariak parte hartu dute harrera ekitaldian.