Iraia Garciak atletismoa utziko du

Joseba Derteano 2018ko ira. 11a, 09:15

Asteburuko munduko txapelketa izango da atleta zornotzarraren ibilbideko azkena. “Maila gorenean uzten dut eta horrek ilusioa egiten dit”, azaldu du.

Joan zen asteburuan zilarrezko domina irabazi zuen Malagan lehiatzen ari diren munduko txapelketan, 2.000 metroko oztopo proban eta master kategorian. Datorren asteburuan 1.500 metroko proban parte hartuko du.

Bere ibilbide oparoan sei bider irabazi du Bizkaiko kros txapelketa, horietako bost (2013tik 2017ra) jarraian izan zirelarik. 2009an Euskadiko kros luzeko txapelketa irabazi zuen orduko izarren aurretik. Aurten, joan zen asteburuko lorpenaz gainera, Espainiako kros txapelketa irabazi du M35 kategorian.

Barikuan Iraia Garciari egindako elkarrizketa argitaratuko du ANBOTOk.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!