Momentuz, 377 sinadura batu dituzte. Sustatzaileek diotenez, idi probetan abereek egin dezaketen esfortzua areagotzeko helburuagaz "legez kontrako substantziak edo drogak erabili" direla frogatu da sarritan. Gainera, diru publikoagaz norbanako batzuen dibertsiorako usakumeak hiltzeko inongo justifikaziorik ez dagoela azpimarratu dute. Momentuz, ekimenaren bultzatzaileak ez dira udalagaz hartu-emanean jarri, emago dituzten hurrengo pausoak erabaki arte.
Idi probak Boroan
Ekimenaren bultzatzaileek azaldu dutenez, Boroa auzoko San Pedro jaietan idi probak antolatzen dituzte Zornotzan. Montorrako jaietan, aldiz, aurten ez da probarik izan. Bestalde, uso-tiroa egiten da Karmenetan.