Bizkaiko bost herritatik igaroko da gaur Zornotzan martxan jarri den erakusketa. Aurreko edizioetan ez bezala, oraingo honetan artistak beraiek izan dira komisarioarengana jo dutenak. Bizkaiko Aldundiaren arabera, erakusketak "bilaketa barneratuaren egoera irudikatzen du, eta ikuslea ibilbide horretan murgiltzera" gonbidatzen du. "Hautatu diren proposamenak ezin dira bakarrik gozamen poetikoaren eta estetikoaren arabera epaitu, aldartearen eragina ere badute".
Erakusketa Zornotzan egongo da irailaren 23ra arte. Ostean, Arrigorrian, Leioan, Basaurin eta Getxon ikusi ahalko da.