Bi urtez, Urdangarin grabatzen aritu da Aranzabal, honen egunerokotasunean (bidaiak, kontzertuak, entsegua...) zein zornotzarrak denbora horretan egin dituen bidaietan (Buenos Aires, Edinburgo, Londres eta Okinawa (Japonia), eta behar horren fruitua da Margolaria: bidaia baten istorioa.
Edozein sortzailek bizi duen prozesua da ikus-entzunezko lanaren ardatza: sortzetik bizitzearen erabakia, bokazioa, sorkuntzaren prozesua, porrota edo fama, adibidez.