Ander Uriarte Belatxikieta elkarteko kideak azaldu duenez, goi tentsioko linea berriaren egitasmoak Zornotzan bederatzi poste elektriko jartzea eragingo luke. Zuzenean Belatxikieta inguruan eragingo lukeela gogoratu du. "Zornotzan goi tentsioko lineak 70 hektarea inguru hartuko lituzke", azaldu du Uriartek. Elkarteko ordezkariek diotenez, "Zornotzan hainbat proiektu sufritu ditugu, eta ez dago linea berri hori eraikitzeko beharrizanik".