Bihar, Amorebieta eta Athleticen arteko lagunarteko partidua jokatuko da, Zornotzako Urritxe futbol zelaian eta Eitb-k zuzenean emango du. Gainera, bi talde bizkaitarren arteko lagunarteko partiduan VAR (Video Assistant Referee) sistema erabiliko dute.
Amorebieta futbol taldeak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, Espainiako Futbol Federazioak joan zen astean iragarri zien Athleticen aurkako partidua aprobetxatu gura zutela VAR teknologia berria probatzeko, abuztu bukaeran hasiko den Ligan erabiliko baitute.
Bestalde, bukatu berri den Munduko Txapelketan erabili diren arau berdinak erabiliko dituztela jakitera eman dute. Hau da, epaileak partidua gelditzeko aukera izango du zalantzaren bat duenean edo monitoreko irudiak aztertzen dabiltzan epaile taldeak hori eskatzen diotenean.
VAR sistema erabiliko dute ostegunean Amorebieta-Athletic lagunartekoan
morebietak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Espainiako Futbol Federazioak joan den astean iragarri zien Amorebietako arduradunei Athleticen aurkako partida aprobetxatu nahi zuela VAR teknologia berria probatzeko, abuztu bukaeran hasiko den Ligan ezarriko delako.
Leer mas: http://www.europapress.es/euskera/noticia-var-sistema-erabiliko-dute-ostegunean-amorebieta-athletic-lagunarteko-partidan-20180717165032.html
(c) 2015 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.