Zenbait elkartetan antolatuta, ekarpen handia egiten diote alor guztietan Zornotzari. Jardun hori aitortzeko, herrian lan egiten duten hamarka taldeetako bost emakume aukeratu dituzte aurtengo jaietako pregoia irakurtzeko. Ongi Etorri Errefuxiatuak, Caritas, Udalen, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea eta Kidenda elkarteak ordezkatzen dituzten emakumeak igo dira udaletxeko balkoira.