Zornotzako jaiak

Emakumeak eta hauek gizarteari egiten dioten ekarpena izango dira pregoiaren protagonistak

Aritz Maldonado 2018ko uzt. 10a, 11:05

Rosa Mari, Edurne, Begoña, Agurtzane... ehunka emakume zornotzar ari da beharrean egunero, herri solidarioago eta bidezkoago bat lortzeko. Zenbait elkartetan antolatuta, ekarpen handia egiten diote alor guztietan Zornotzari. Jardun hori aitortzeko, herrian lan egiten duten hamarka taldeetako bost aukeratu dituzte aurtengo jaietako pregoia irakurtzeko.

Andoni Agirrebeitia alkatearen berbetan, bertako emakumeekin zuen zorra kitatuko du horrela Zornotzak. Ongi Etorri Errefuxiatuak, Caritas, Udalen, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea eta Kidenda elkarteak ordezkatzen dituzten emakumeak igoko dira udaletxeko balkoira. Guztien izenean, Mari Nieves Gilek eta Txaro Larrinagak irakurriko dute pregoia uztailaren 15ean. “Sorpresa bat izan Emakumeak eta hauek gizarteari egiten dioten ekarpena izango dira pregoiaren protagonistak da izendapena, eta beldur pixka bat ere badugu, emakume zornotzar guztien izenean irakurriko dugulako, baina gogotsu gaude”. Urteak daramatzate elkarte guztiek gizarte alorrean beharrean. Gil, adibidez, Kidendako partaidea da. Bidezko merkataritzaren alde lan egiten duen elkarte hau orain 25 urte sortu zuen Miren Gerrikagoitiak. Udalen elkarteak 28 urte daramatza beharrean; egun 250 bazkide baino gehiago ditu. Bizkaiko Caritas da elkarte beteranoetako bat, izan ere, 62 urte daramatza egoera zaurgarrian dauden herritarrei babesa eskaintzen. MAEE 50eko hamarkadan hasi zen beharrean minbizia zuen jendeagaz, eta gaur egun ere beharrean jarraitzen dute bertako kideek. Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartearen lana aktualitatearen lehen lerroan dago azken garaiotan, zoritxarrez. Elkarte moduan, ibilbidelaburragoko elkartea izan arren, lan eskerga egin dute azken urteetan. “Emakumeok dugun kemenagaz eta indarragaz, elkarte hauek lan handia egiten dute, ekarpen handia egiten diogu gizarteari”, azaldu du Gilek.

Zornotza, herri solidarioa
Zornotza herri solidarioa dela uste dute protagonistek. Hala ere, erreleboa pasatzeko ordua ere iritsi dela uste dute. “Eguneroko lan hori da garrantzitsuena, eta, beharbada, hori betetzeko zailtasunak eduki ditzake hainbatek. Hori dela-eta, dei egiten diegu gazteagoei herriko elkarteetara etortzeko”, esan dute. Bakoitzak bere alea jarrita, Zornotza hobe bat lortuko dutelakoan daude. “Emakume gazteek euren kezka eta ardurak dituzte, eta horregatik antolatzen dira", dio Gilek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!