14 urtetik beherakoen atalean, ostera, Luken Ruiz bediaztarra izan da garailea. Soldavillak 500 euroko saria irabazi du, eta Olabarrik, 400 eurokoa. Enrike Renteria lehiaketak margolari zornotzarra omentzen du; Zornotza Arte eta Kultura Elkarteak antolatu du, Ametx kulturaren udal erakundearen laguntzarekin.
'Zintzilik' ataleko obrak ikusgai jarri ziren atzo Zornotzako balkoi ezberdinetan, et bertan geratuko dira jaiak amaitu arte.